XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Era berean, ardao naiz orio-uparen bat zabaldu dagizunean, artu asikiñak eta emon egiezuz igarleai.

7. Zure zidarraren eta zure jantzien eta ondasun guztien asikiñak artu zeuk deritzazunez, eta emon egizuz aginduaren eraz.

JAUNAREN EGUNA.

1. Jaunaren egunean, batu zaiteze ogi-banatzerako ta esker-emoterako, zuen pekatuak autortuta gero, zuen oparia garbia izan daiten.

2. Bere anaiari buruz eztabaidarik izan dagian edonor, barriz, alkarregaz adiskidetu arte, ez bedi zuekaz batu, zuen oparia loitu ez daiten.

3. Opari oni buruz, Jaunak auxe esan eban: Edonun eta edonoiz eskintzen yat opari garbia: Ni errege aundia naz-ta diño Jaunak, eta nire Izena errien artean arrigarria da-ta.

GOTZAIÑAK ETA LAGUNTZAILLEAK AUKERATZEA.

1. Aukeratu egizuez, ba, Jaunari dagokiozan lako gotzaiñak eta laguntzailleak: gizonezko otzanak, diru-goserik ez dabenak, egizaleak eta aztertuak izan daitezala: igarleen eta irakasleen (liturji) egikizuna eurak be beteten dautsue-ta.

2. Ez egizuez gutxitzat artu, ba: igarleakaz eta irakasleakaz batera, zuen artean eurak dira goragarriak-eta.